Imagen de Osete Delirios

KONPAINIA

Ridendo dicere verum

Horacio

Irudimena eta objektuen manipulazioa erabilita, antzerkia, zirkua eta klownaren teknika bat eginez, mundua astintzea helburu duen konpainia ero eta umoretsua da OseteDelirios. Eskuekin eta oinekin pieza txikiak imajinatu eta eraiki egiten ditu OseteDeliriosek. Bere obrak leiho modura planteatuta daude: bertan gauzen izatea eta pertsonaien gizatasuna jorratzen dira.

Konpainia Mikel Osetek sortu zuen, eta, ergelkeriak bultzatuta eta ergelarena eginez, bere bizitzaren erdia baino gehiago igaro du klownaren munduan murgilduta. Bere emanaldiek publikoa espazio absurdoekin eta lotsagabeekin estropezu egitea eragiten dute.